Sarrera honetan, informazio pixka batemango dizuet, ikasleekin egin ohi diren eskulanei eta erabili ahal diren materialei buruz.
- Lehenik eta behin, eskulanak ikasle-talde batekin egin ahal izateko baldintza-sail batzuk bete behar ditu. Alde batetik, materialak eskuragarriak izan behar dira, jarraitu behar den prozedura erraza izan eta ez arriskutsua. Adinaren arabera, lan batzuk edo beste batzuk egin ahal izango ditugu eta zailatasuna ere moldatuko da.
- Maché papera, merkea da eta plastika irakasgaian erabili ohi da. Lan egokia da haientzat, asko erabiltzen dena gai desberdinetan proiektuak egiteko. Hala ere, helduen artean ere zale asko dauka, hori dela eta gurasoek ere parte hartu dezakete haien seme-alabekin material honekin etxean bertan zer edo zer egiteko. Hemen "ElBlogInfantil" blogetik hartutako maché paperez egindako objektuaren argazki bat adibide modura:
- Modelatzea, ikastetxeetan, institutuetan, udako kanpamentuetan eta adin guztietako umeekin egin ohi den lana da. Plastilina, buztina, modelatzeko masa, fimoa.., modela daitezke, besteak beste.
- Txarteltxo lanak egin daitezke, aitaren edo amaren egunerako batez ere oso egokiak izaten dira. txarteltxo hauek apaintzeko, punchak, zigilu apaingarriek, kolore kartoi meheak, guraize horzdunak eta abar, erabil ditzakete. Hona hemen nik amarentzako egindako txarteltxo bat!
- Egiten diren beste lan batzuk, xaboi lanketa, moldeekiko eskaiola irudiak eta horien apainketa, polo-makilekiko lanak, zur-matxardak, kartoi izurtua, "pinocho" papera, "cera virgen"eko kandelak...
ikus dezakegunez, hainbat baliabide daude umeekin lan egiteko, erabiltzeko errazak eta nahiko merkeak, eta batez ere haiek ondo pasatzeko baliagarriak direnak!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina