13/12/28

Aurkezpenak modu entretenigarri eta bitxi batean egiteko, GLOGSTER!

Kaixo!

Aurkeztuko dizudan baliabidea, oso baliagarria egingo zaizue eskolan, denon aurrean gai bati buruz aurkezpen bat egin beharko duzunei. Glogster deitzen da, eta interneten sartuta aurki dezakezue. Gaiak zure modura antolatu ditzakezue, argazkiak gehitu, animazioak, idei nagusiak nabarmendu...
Adibide moduan, nik glogster bat egin dut IKTak gainetik pixka bat azalduz. Gustuko izan baduzue nik egindako glogsterra, sarrera honen amaieran uzten dizuet baliabide honen linka, zuek behar duzunean erabiltzeko nahia izatekotan.

Beno ba! hemen daukazue linka: http://edu.glogster.com/

13/12/23

Artea eskoletan...gutxietsita?

Gogoeta txikia aurkezten dizuet hemen, non arte-hezkuntzari buruz dauakan ikuspuntua nahiko argi uzten dudan. Hau irakurriz gero, espero dut gogoeta honek arte arloan eskolan dagoen antolakuntzari buruz hausnartzea eragin diezazuela. 



Eskolan, artea jarduera dinamiko eta bateratzaile bat da, non umeen heziketan potentzialki ezinbestekoa den rol bat duena. Marrazkia, pintura edo eraikuntza prozesu konplexua bat eratzen dute non haurrak bere esperientziatik elementu desberdinak biltzen dituen eta hori guztiarekin esanahi berri bat sortzeko. elementu horiek Interpretatzeko, berresteko eta aukeratzeko prozesuan, umea marrazki bate do eskultura sinple bat baino gehiago ematen digu emaitza moduan; Bere barneko zati txiki bat ematen digu: nola pentsatzen duen, nola sentitzen duen, nola ikusten duen mundua… horregatik dira marrazki libreak haurtzaroan hain garrantzitsuak. Umearen askatasuna ezinbestekoa da irakasleak beraien buruan murgiltzeko eta bakoitzaren izaeraz jabetzeko. 


Halabeharrezkoa da ikustea irakasle batzuek arte hezkuntzan erakusten duten izugarrizko axolagabetasuna, irakaskuntza-maila desberdinetan jarduera artistikoak egiteko unean garapen kurrikularraren parte bezala. Nire ustean, ezinbestekoa da berrikuste bat egitea arazo honen kausak aurkitzeko eta ondoren, epe luzeko, ertaineko eta motzeko konponbideak proposatzea, artea heziketa-prozesuan dauden umeen garapenen eta dituzten aldaketen rol protagonista berriz ere izateko. Gainera, artea bere ikuspegi edo adar desberdinetatik, hala nola, musika, dantza, antzerkia eta abar, ikasleei makina bat abantaila ematen die aldamio edo base moduan, zeinen haien ahalmenak eta beraien bizitza osorako beharrezko konpetentziak, garatzen diren. 


Hala eta guztiz ere, gure herriaren errealitatea ez da guztiok desiratzen dugun hura hain zuzen. Gure irakasleen artean, badago artearengan interes falta bat non jadanik nahiko orokortuta dagoen, eta egoera honi, eskola bakoitzean aurki daitezkeen beste hainbat kausa gehitzen badiozu, jarduera artistikoa gara dadin eta era egokian heda dezan guztiz galarazten eta mugatzen dute. Informazioa bilatzen aurkitu ditudan kausa horien artean, honako hauek dira nire eskolan gehien bat ikusi ditudanak: 

  • Irakasleari lagungarria izan daitekeen material bibliografikoa eta heziketa material falta kontsulta-iturriak aurkitzeko eta arte hezkuntzaren praktika errealak egiteko.
  • Irakasleei maila desberdinetan hezten dituzten goiko Heziketako erakundeak, ez daukate beraien ikasketa-plan barruan, arte ikastaroetarako ordu-kopuru nahikorik gero ikasleek bere garapenerako oinarrizko trebetasunak lortzeko.
  • Arte hezkuntza eskolan, artistak soilik heztera orientatutako jarduera bezala ulertzeko iritzi okerra.


Gainera, azken iritzi hau, gurasoen artean ere sakabanatu da; eta badirudi gaur egun, nahiko txarto ikusita dagoela Bellas artesen ikastea, gurasoek, nahiago baitute beraien semeak, biosanitario adarran batxilergoa egitea, medikuntzan lan egitea… Nik askotan entzun dut nire eskola eta familiaren aldetik, “arteak ez zaitu eramango inora bizitzan, ez da ezertarako balio”. Zergatik? Zergatik gizarte honetan daude hain gutxietsita zientziaren adarretik ez diren karrera hauek? Suposatzen da, pertsona bakoitzak nahi duena ikasteko askatasuna duela, baina irakasle askoren ustea eta familiaren iritzia, gugan pisu handia dauka, eta azkenean, “zure etorkizunaren hoberako” dena ikasten duzu inongo trabarik ipini gabe eta artea, hobbi sinple bat bezala uzten duzu.

Olentzero!

Gabonak, heltzear daude eta gabonekin batera, Olentzero ere etorriko da makina bat opari emanez munduko ume guztioi! ondo portatu al zara urte honetan?



Olentzero joan zaigu 
mendira lanera 
intentzioarekin 
ikatz egitera. 
Aditu duenian 
Jesus jaio dela 
lasterka etorri da 
berri ona ematera. 

Horra! Horra! 
Gure Olentzero! 
Pipa hortzetan duela 
eserita dago 
kapoiak ere baditu 
arraultzatxuakin 
bihar meriendatzeko 
botila ardoakin. 

Inolaz ezin dugu 
Olentzero ase 
bakarrik jan dizkigu 
hamar txerri gazte. 
Saiheski ta solomo 
makina bat este 
Jesus jaio da eta 
alaitu zaitezte. 

Horra! Horra!...

zein material erabiltzen dira eskoletan eskulanak egiteko?


Sarrera honetan, informazio pixka batemango dizuet, ikasleekin egin ohi diren eskulanei eta erabili ahal diren materialei buruz.

  • Lehenik eta behin, eskulanak ikasle-talde batekin egin ahal izateko baldintza-sail batzuk bete behar ditu. Alde batetik, materialak eskuragarriak izan behar dira, jarraitu behar den prozedura erraza izan eta ez arriskutsua. Adinaren arabera, lan batzuk edo beste batzuk egin ahal izango ditugu eta zailatasuna ere moldatuko da.
  • Maché papera, merkea da eta plastika irakasgaian erabili ohi da. Lan egokia da haientzat, asko erabiltzen dena gai desberdinetan proiektuak egiteko. Hala ere, helduen artean ere zale asko dauka, hori dela eta gurasoek ere parte hartu dezakete haien seme-alabekin material honekin etxean bertan zer edo zer egiteko. Hemen "ElBlogInfantil" blogetik hartutako maché paperez egindako objektuaren argazki bat adibide modura: 


  • Modelatzea, ikastetxeetan, institutuetan, udako kanpamentuetan eta adin guztietako umeekin egin ohi den lana da. Plastilina, buztina, modelatzeko masa, fimoa.., modela daitezke, besteak beste.
  • Txarteltxo lanak egin daitezke, aitaren edo amaren egunerako batez ere oso egokiak izaten dira. txarteltxo hauek apaintzeko, punchak, zigilu apaingarriek, kolore kartoi meheak, guraize horzdunak eta abar, erabil ditzakete. Hona hemen nik amarentzako egindako txarteltxo bat!


  • Egiten diren beste lan batzuk, xaboi lanketa, moldeekiko eskaiola irudiak eta horien apainketa, polo-makilekiko lanak, zur-matxardak, kartoi izurtua, "pinocho" papera, "cera virgen"eko kandelak...

ikus dezakegunez, hainbat baliabide daude umeekin lan egiteko, erabiltzeko errazak eta nahiko merkeak, eta batez ere haiek ondo pasatzeko baliagarriak direnak!

13/11/25

Beste origami bat: Bihotzak

Youtubetik ateratako bideo hau jarraituz, beste origami bat egiteko aukera izango duzue, oraingoan, bihotz forma daukan origamoa izang da. Erraz egitekoa eta polita dela deritzot, zer uste duzue? ekin lanari!

Eskulan hau, opari bezala detaile atsegin bat izango lirateke, eta hemendik oso gertu dauzkagu gabonak!


13/11/24

PAPIROFLEXIA: Arraintxoa!

Zer da papiroflexia?
Papiroflexia, origami japoniar hitzetik dator (ori = tolestu, kami= papera). Origamia, paperaren bitartez lortzen den expresio artistiko bezala ulertzen da, makina bat figura ezberdin sortzeko asmoz.

Zer egingo dugu gaur?
Orain badakigunez zer den origamia, figura bat sortzeko hainbat pauso emango dizkizuet, jarraitzeko oso errazak direnak. Figura hori, arrain polit bat izango da! prest al zaudete?



- Hasteko, behar dugun materiala bilatu eta prestatu beharko dugu:

  1. Paper karratu bat (15cm x 15cm)
  2. Artaziak
  3. Lapitza
  4. Erregela
  5. Margoak (nire kasuan urdin mota desberdinetako koloreak erabiliko ditut)

- Ondoren, gure arraintxoa egiteari ekingo diogu. Arkatza eta erregelaren laguntzaz, marra diagonal bat egingo dugu gure karratuan eta A eta B aldeak tolestuko ditugu diagonal horren gainean. Hori eginda daukagunean, C punta figuraren gainean tolestuko dugu, emaitza, ezkerreko irudia izanik.


- Ikus dezakezuenez, paper karratua zena orain triangelu forma bat dauka. Triangelu honen goiko puntan, arkatzarekin marra txikitxo batzuk daude A eta B ataletan. marra horien gainetik, artaziekin moztu egin behar duzue. 
Primeran! jadanik badaukazue eginda gure arraintxoaren buztana!, eskuineko irudian borobil batez markatu dizuedana, alegia.

- Orain, hiru aldeak (A, B, C) zabaldu behar ditugu ertzetik zentimetro bat utziz. Lehengo, A eta B aldeak tolestuko ditugu, eta azkenik, C aldea.

Tolesketa hau errazagoa izateko, arkatza eta erregelaren bidez, tolestuko dugun aldea azpimarratu dezaketu, irudietan ikusiko duzuen bezala.



- Ederki!!!, gutxi falta zaigu gure origama amaitzeko! azkenik, egin behar dugun gauza bakarra da... gure figurari buelta ematea da, eta ikusiko dugu nola, papera arrain forma daukala. 


- Figura amaituta dagoenez, geratzen den gauza bakarra arraina koloreztatzea da. Lehenik eta behin, arrainaren aurpegian begi bat marraztuko diogu, eta bere gorputzan, hegala bat. 

Nik, urdinez marraztu dut nire arraina, baina zuek nahi duzuen koloreak erabil ditzakezue!

Ahalik eta modu errazean azaltzen zaiatu egin naiz, irudien laguntzaz baliatuz. Hori dela eta, Espero dut zuen gustukoa izatea origama hau! ondo pasa!

13/11/19

ikastea, entretenigarria izan daiteke

Youtubetik artutako bideo honetan ikusiko dugunez, eskulanak ez dira bakarrik denbora libretan egiteko jarduerak soilik, baizik eta gai bat lantzeko baliabide giza ere erabil daitezke umeekin eskoletan. Proiektu honetan, "Ntra. Sra. de la Encarnación de Carrión" eskolan, lau urteko ikasleek espazioa ezagutzen dute hainbat jardueretan parte hartzen eta eskulanetan murgilduz.


 

Espero dut bideo hau gustukoa izatea! proiektu hauek oso garrantzitsuak dira ikasleen prestakuntzarako, beraien motibazioa eta beraien kabuz jarduteko eta informazio berria bilatzeko autonomia sustatzen baita.